Animalien identifikazioa
Animalien osasunari buruzko 8/2003 Legeak ezartzen du animaliak identifikatzea animaliak dauden abeltzaintza-ustiategietako titularrei (arduradunei) dagokiela.
Erleei dagokienez, erlauntzak identifikatu behar dira.
Erreferentziazko legeria
- Sektoreko araudia – ELIKA
Erlauntzen identifikazioa
Erlauntzen identifikazioa 448/2005 Errege Dekretuko 4. puntuak araupetzen du (2002/209 Errege Dekretuko 4. artikulua aldatzen du):
- Erlauntza bakoitza marka ezabaezin batekin identifikatu behar da. Bertan, erlauntzen identifikazio-kodea agertuko da, bakarra ustiategi bakoitzerako.
- Gainera, erleak daudela ohartarazi beharko daerlategitik hurbil dagoen ikusteko moduko lekuren batean. Ohartarazpena ez da nahitaezkoa izango finka itxita badago eta erlauntzak, gutxienez, hesitik 25 metrora badaude.
Eguneratze data: