Animalien ongizatearen printzipio nagusiak

Oro har, animalia batek ongizate-egoera egokia duela esateko, honako “bost baldintza” hauek bete behar dira:

  • Ez da gose eta egarri izango
  • Inguruak ez du gogaituko
  • Ez du min, zauri edo gaixotasunik izango
  • Berezko portaera garatzeko askatasuna izango du
  • Ez du beldur edo estutasunik izango
  • Laburpen-fitxa: Animalien Ongizatea – EE

Espainian, 348/2000 Errege Dekretuak ezartzen ditu abeltzaintza-ustiategietan animalien ongizate arloan bete behar diren betekizun orokorrak. Hala ere, ez die erleei eragiten, Dekretu hori ez baita ornogabeei aplikatzekoa.

Erreferentzizko legeria

Erleen ongizate betekizunak

Erleak babesteko neurriak 448/2005 Errege Dekretuko 9. puntuak (209/2002 Errege Dekretuaren 9. artikulua

  • Ustiategiaren titularrak arduratu beharko du erleen behar fisiologikoak eta jarrera-beharrak betetzeaz, osasun- eta ongizate-egoera ona ahalbidetzeko.

Ulertuko da erlezainak ez dituela betebehar horiek betetzenbaldin eta erlauntza bertan behera utzia badago, hau da, erlauntzen erdia baino gehiago hilik badago.

Eguneratze data: