Higiene baldintza orokorrak
Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudiorokorraren I. Eranskinaren A atalak zehazten ditu abere-ustiategietan ezarri beharreko higiene-neurriak:
- Ustiategiaren garbiketa
- Uraren kontrola
- Pentsuaren kontrola
- Hondakinen kudeaketa
- Animalien gaixotasunak
- Langileen prestakuntza
Neurri horien xedea da ekiditea ekoizpenen segurtasunean eragin dezaketen agenteen bidezko kutsadura.
Autokontrola
Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudiak ezartzen du ekoizleak, ustiategiko arduraduna den heinean, bere ekoizpenari loturiko arriskuak ezagutu eta kontrolatu behar dituela.
Autokontrola erregistroak erabiltzeko eta mantentzeko higiene-jarraibideak aplikatzean datza.
Informazio interesgarria
- Eztia ekoizteko erle ustiategietako arauak eta jardunbide egokiak. Apicultores Andaluces, SL.
Erle ustiategietako baldintza zehatzak
209/2002 Errege Dekretuko 8. artikuluak honako baldintza hauek ezartzen ditu erleen ustiategietarako:
- Eraikuntza, instalazio, tresna eta ekipoen antolamenduak eta izaerak uneoro ahalbidetuko dute modu eraginkorrean garbitzea, desinfektatzea eta, beharrezkoa balitz, parasitoak hiltzea.
Erreferentziazko legeria
Eguneratze data: