Erleen trasumantzia

Erle-ustiategi transumantea da bere erlauntzak lekuz aldatzen dituena urtean zehar (definizioa: 448/2005 Errege Dekretuko 1. artikuluaren 1. puntua).

Erlauntzen garraiorako baldintzak

Erlauntzak apirilaren 24ko 8/2003 Legeko 47. artikuluaren arabera garraiatuko dira (garraiorako baimena)
Gainera, garraioan erlauntzek atea itxita izango dute. Nolanahi ere, atea irekita eramanez gero, sare batez edo erleak kanporatzea eragozten duen beste edozein sistemaz estali beharko da atea

Beste alde batetik, 448/2005 Errege Dekretuko 5. puntuak xedatzen du erlauntzak lekualdatzen diren guztietan eraman behar dela erle-ustiategiaren erregistroen liburua

Transumantziarako baldintzak

448/2005 Errege Dekretuko 8. puntuak (209/2002 Errege Dekretuko 11. artikulua aldarazten du) ezartzen ditu transumantziarako baldintzak:

  • Ustiategiak transumante gisa inskribatuta egon behar du
  • Bere autonomia-erkidegotik ateratzen bada, erregistroa dagoen autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari jakinarazi beharko dio mugimenduaren data, gutxienez astebete lehenago. Hurrengo hiru hilabeteetarako aurreikusi den lekualdatze-programaren berri eman behar du
  • Lekualdatze-programa erakunde eskudunak ikus-onetsi behar du. Lekualdatze-programa erregistroen liburuari atxikiko zaio, eta erlauntzekin batera eman beharko da lekualdatzeetan
  • Lekualdatze-programa albaitari ofizialak onetsieta sinatu behar du
  • Gerora helmugako autonomia-erkidegoa aldatuz gero, erlezainak horren berri eman beharko dio jatorrizko autonomia-erkidegoari, gehienez ere aldaketa egin eta 48 ordura

Erreferentziazko legeria

Eguneratze data: