Animalien trazabilitatea
Erleen ekoizpenari dagokionez, trazabilitatea hauen bidez ezartzen da:
- Erlauntzen identifikazioa
- Ustiategiaren erregistroa
- Ustiategiko erregistro-liburua
Erregistro – liburua
448/2005 Errege Dekretuko 7. puntuaren arabera (aldatu egiten du 209/2002 Errege Dekretuko 7. artikulua), erleen ustiategi bateko titularrak ustiategiaren erregistro-liburua izan behar du, honako datu hauekin:
- Ustiategiko titularraren identifikazio-datuak (izen-abizenak eta NAN edo IFZ…)
- Ustiategiaren kodea
- Erlauntzen identifikazio-kodea
- Ustiategi mota: egonkorra edo transhumantea
- Ustiategi klasea: ekoizpena (E), hautatzea eta haztea (HH), polinizatzea (PZ), mistoak (MS), beste batzuk (BB)
- Erlauntza kopurua
- Autonomia-erkidegoko albaitari ofizial, baimendu edo gaituaren jarduera eta diligentziarako guneak, gutxienez urtekoa
- Liburuaren eguneratze-data eta erlezainaren sinadura
- Datu sanitarioak: diagnostikatutako gaixotasunak, emandako tratamenduak…
- Analisiak laborategietan: Data eta analisi mota, jarduten duen laborategiaren identifikazioa eta emaitza
Ustiategi transhumanteei dagokienez, erregistro-liburuak honako hauek ere agertuko dira:
- Erlauntzen lekualdatzeei buruzko informazioa: lekualdatutako erlauntza kopurua, jatorria, helmuga eta lekualdatzearen data
- Erlauntzen lekualdatze bakoitzari buruzko informazioa jasotzen duten orrialdeak
Erregistro-liburuak ustiategia erregistratuta dagoen autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunaren esku egon behar du, baita, transhumantzia dela eta, erlauntzak igarotzen edo pausatzen diren beste autonomia-erkidegoetako agintari eskudunen esku ere.
Agintaritza eskudunak urtero balioztatu behar du erregistro-liburua.
Gainera, 479/2004 Errege Dekretuko 4. artikuluko 3. puntuaren arabera:
- Erleen ustiategietako titularrek erlauntza kopurua jakinarazi behar diote, aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen, erregistro-liburua ematen duen agintaritza eskudunari.
Erreferentziazko legeria
- Sektoreko araudia – ELIKA
Erlauntzen identifikazioa
Erlauntzen identifikazioa 448/2005 Errege Dekretuko 4. puntuak araupetzen du (2002/209 Errege Dekretuko 4. artikulua aldatzen du):
- Erlauntza bakoitza marka ezabaezin batekin identifikatu behar da. Bertan, erlauntzen identifikazio-kodea agertuko da, bakarra ustiategi bakoitzerako.
- Gainera, erleak daudela ohartarazi beharko daerlategitik hurbil dagoen ikusteko moduko lekuren batean. Ohartarazpena ez da nahitaezkoa izango finka itxita badago eta erlauntzak, gutxienez, hesitik 25 metrora badaude.
Erleen Ustiategien Erregistroa eta REGA
Erleen Ustiategien Erregistroa 448/2005 Errege Dekretuko 5. puntuan ezartzen da (209/2002 Errege Dekretuko 5. artikulua aldatzen du).
Ustiategi bakoitzari ustiatze-kode bat emango zaio.
448/2005 Errege Dekretuko 6. Puntuaren arabera, Erleen Ustiategien Erregistroa Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) dago integraturik. Erregistro hori 479/2009 Errege Dekretuak araupetzen du.
Eguneratze data: