Ministerioa arau berri bat osatzen ari da basoko faunaren eta espezie zinegetikoen (ehiza) arloko jarduketa sanitarioak arautzeko.

 

Testu horrek ezarriko du zer zaintza-sistema behar diren gaixotasunak detektatzeko eta, gaixotasunik badago, zer jarduketa gauzatu behar diren.

 

Bestalde, espezie zinegetikoen saneamendu-jarduketak gehitu dira; zehazki, I. eta II. kategorietako espazioetan (hazkuntza intentsiboko barruti zinegetikoak) ibiltzen diren basurde, orein eta adarzabalei dagozkienak.


Autoritate eskudun bakoitzak eskualdeak sailkatu behar izango ditu urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan.


Besteak beste honako baldintza hauek ezartzen dira:

 

  • Tuberkulosiaren urteroko zaintza egin behar zaie espezie zinegetikoei eta basoko faunari.
  • Azpiproduktuak egoki kudeatu behar dira, 50/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz.
  • Hazkuntza intentsiboko barrutietan, espezie zinegetikoak ezingo dira egon etxe-abereak dauden leku berean.
  • Ezingo zaie elikadura-osagarririk eman basurdeei, oreinei eta adarzabalei.
  • Espezie zinegetikoen populazioa kontrolatu beharko da zenbait egoreatan.