REMEDIA Sareko ikertzaileek eta PROVACUNOko behi-aziendaren sektoreko teknikariek berriki argitaratu dute nekazaritza eta basogintzaren sektorean berotegi-efektuko gasak arintzeko jardunbide egokien kode hau.


PROVACUNOren Karbono Neutralerako 2050erako Estrategiaren ardatza da berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztea eta karbonoaren bahiketa areagotzea, larreak eta ustiategien bazka-baliabideak kudeatu eta erabiltzeko jardunbideen bidez.

Estrategia horren barruan, Go Secuesvac sortu da, behi-azienden ekoizpenean iraunkortasuna ziurtatuz neutraltasunerantz aurrera egiteko talde operatiboa. Horretarako, dokumentu hau REMEDIA sareko hainbat ikerketa-zentrotako ikertzaileek egin dute, besteak beste, NEIKER eta BC3.

Kodeak hainbat neurri jasotzen ditu, behi-haziendaren haragia ekoiztean BEGen emisioak murriztera bideratuak; neurri horiek 5 bloke handitan egituratuta daude:

Bloke horien artean eskura dauden arintze-neurriak identifikatu dira. Honako hauek dira aipagarrienak:

  • Dietaren digeritzeko erraztasuna hobetzea.
  • CH4a murrizten duten gehigarriak.
  • Artzaintza-denbora areagotzea.
  • Ongizatea hobetzea.
  • Minda maizago kentzea.

Horietako bakoitzean, BEG ezberdinen eraginak, inpaktuak edo beste kutsatzaile batzuekin dituzten sinergiak edo antagonismoak ebaluatzen dituzte, baita neurri bakoitzaren eskuragarritasun teknologiko eta ekonomikoa ere.

Ekoizleei neurriak interpretatzea errazteko, bakoitza honako eskala honen bidez sailkatu da, modu azkarrean beren ustiategien kostu-onuraren arabera aplikatzeko egokienak diren neurriak identifika ditzaten:

Adibidez, dietaren digestagarritasuna hobetzeko neurriaren kasuan:

Dokumentu horrekin, behi-haziendaren haragiaren balio-kateak erabaki du eginkizun proaktiboa hartzea emisioak murrizteko eta sektorearen ingurumen-jasangarritasuna areagotzeko, ikerketa eta garapen teknologikoko jarduerak sustatuz, emaitzak ekoizleen eguneroko jarduerara aplikatze aldera.

Ingurumeneko Jardunbide Egokien Kodeak – Go Secuesvac