Joan den martxoaren 27an argitaratu zuen Kataluniako Gobernuak 40/2014 Dekretua, abeltzaintza-ustiategi guztiek bete beharreko xedapen orokorrak ezartzen dituena. Apirilaren 17an sartuko da indarrean dekretua.

Gaur egun, arau asko daude abeltzaintza-ustiategiak arautzeko, eta horrek zaildu egiten du abeltzainek arau horiek ulertzea eta aplikatzea. Hori dela eta, xedapen honen helburu nagusia da, batetik, zehaztea zein betekizun bete behar dituzten abeltzaintza-ustiategiek eta, bestetik, abeltzaintza-ustiategien Erregistroa garatzea, modu argian eta prozedurak sinplifikatuz.

Dekretuak lehentasuna ematen dio biosegurtasun-neurriak ezartzeari, besteak beste honako hauek ezartzeari:

  • Abeltzaintza-ustiategien perimetroan itxitura jartzea (perimetroan hesia izan behar duten ustiategi guztiek bi urteko epea dute hori gauzatzeko. Salbuespen bakarra hausnarkarien ustiategiak dira, horiek hiru urteko epea baitute).
  • Neurriak hartzea animaliei gaixotasunak transmititu ahal dizkieten bektoreekiko kontaktuaren aurrean.
  • Ustiategiko bajak egoki kudeatzea.
  • Abeltzaintza-ustiategien kokapenaren baldintzak, biosegurtasuna bermatzeko oinarrizko printzipio gisa.

Erregistroei dagokienez, abeltzaintzarekin lotura duten operadoreen direktorioa osatu da.

Baimenei dagokienez:

  • Erraztu egin dira izapideak abeltzaintza-ustiategien erregistroan izena emateko, eta hainbat izapide mota ezarri dira instalazioko jardueraren arabera: baimen-izapidea eta komunikazio-izapidea.
  • Sailaren eskualdeko bulegoak gauzatuko du beti erregistroan izena ematea.

Informazio gehiago