Maiatzaren 10etik aurrera, eskortako hegaztien eta lagomorfoen (erbiak eta untxiak) hiltegietako langileek laguntza eman dezakete kontrol ofizialetan. 340/2014 Errege Dekretua argitaratzearekin batera sartu dira indarrean Espainian aipatutako espezieen hiltegietan egiten diren kontrol ofizialetan laguntzeko araudi berriak. Arauak Europako legegintzaren aukera bat garatzen du, higiene-kontuetan; zehazki, estatu kideei eskumena ematen die, hiltegietako langileek kontrol ofizialetan laguntza eman dezaten, baldintza jakin batzuetan eta albaitari ofizialaren kontrolpean.

854/2004 Araudia, giza kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak antolatzeko arau zehatzak ezartzen dituena, araupetu egiten ditu albaitari ofizialen eta laguntzaile ofizialen jarduera hiltegietan, eta estatu kideei eskumena ematen die, araudiak berak ezarritako baldintza zehatzei jarraikiz, azken horien zereginetako bat establezimendu horietako langileek egin dezaten, kontrol ofizialetan lagunduz.

Kontrol ofizialetan laguntzaile aritzeko, hiltegietako langileek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  1. 854/2004 Araudiaren I. eranskinaren IV. kapituluaren III. atalean (hiltegietako laguntzaileei buruzko zatia) zehaztutako kontzeptu praktiko eta teorikoen araberako prestakuntza eta kualifikazioa izan behar dituzte; esate betarako, honako hauen inguruko prestakuntza izan behar dute: animalien gaixotasunak, abereak hazteko jardunbide egokiak, ustiategietako instalazioak, animalien karga eta deskarga, lege-xedapenak
  2. Bertaratzen direnen prestakuntza egiaztatzeko, lanbide-heziketako agiria edo profesionaltasun-ziurtagiria behar da; bestela, agintaritza eskudunak onartutako agiri bat eduki beharko da, ahalbidetu egiten duena egiaztatzea araudiak ezarritako prestakuntza-betekizun guztiak betetzen direla. Egiaztagiri horrek lurralde nazional osoan balioko du.
  3. Laguntzaileen jarduerak albaitari ofizialak gainbegiratuko ditu; zehazki, ebaluazio-azterketak egingo ditu maiztasun jakin batekin, azterketa horien froga dokumentalak utzita.

Beste alde batetik, autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak (AE) xedapen hori baimen dezan, hiltegiek honako hauek egin behar dituzte:

  1. Agintaritza eskudunari jarduera-plan bat aurkeztea, APPCCak (Arriskuen eta kontrol-gune kritikoen analisia) aintzat hartuta.
  2. Gutxienez azken hamabi hilabeteetan 854/2004 Araudiak ezarritako higiene-jardunbide egokiak betetzea.
  3. APPCC sisteman oinarritutako sistemak ezartzea.
  4. Establezimenduaren historial bat aurkeztu, araudiak ezarritako betekizunak betetzeari dagokionez.
  5. Ekoizpen- eta ikuskaritza-erregistro fidagarriak izatea, sistemaren eraginkortasuna baloratu ahal izateko, ezarri baino lehen eta ondoren.
  6. Lantzen diren hildako animalia-, haragi- eta produktu-motak ezagutaraztea, eta eragin dezaketen arriskuaren inguruan egiten diren lanen berri ematea.
  7. Ezagutza teoriko espezializatuak izatea.