Hegazti Griperako Erreferentziako Laborategi Nazionalak (LCV Algete) baieztatu du HGOP H5N1 hauteman duela hegazti basatietan Palentzian.

Hegaztia, kasu honetan zikoina bat, La Nava de Fuentesen aurkitu zituzten hilda Gaztela eta Leongo ingurumen eragileek.

Hegazti basatietan estatu mailan agertzen den HGOP H5N1 gaixotasunaren hirugarren fokua da, Segre ibaian (Lleida) urtarrilaren 4an foku bat agertu ondoren eta bigarrena Gaztelan eta Leonen, urtarrilaren 14an Ávilan beste foku bat agertu ondoren.

Udalerria APA/2442/2006 Aginduaren III. Eranskinean ezarritako zaintza bereziko eremuetako batean dago, arrisku bereziko eremuan egoteaz gain (Agindu horretako II. Eranskina) eta Europako egoera epidemiologikoaren ondorioz arrisku handiko egoera dagoenez, aurreko bi fokuetan hartu diren neurri gehigarri berberak hartu dira etxeko hegaztietan gaixotasunaren agerraldiei aurrea hartzeko eta eremuan zaintza‑lanak indartu dira.