Duela egun batzuk jakin zen Frantziak debekatu egin duela abeltzainek txerriak zikiratzea, zehazki, 7 egun baino gehiagoko esne-txerrikumeak, 2014ko urtarrilaren 30eko Dekretuaren bidez.

Orain arte, Frantzian baimenduta zegoen abeltzainek edozein adinetako animaliak zikiratzea, baina Frantziako Gobernuak legez kanpokotzat jo du; izan ere txerriak babesteari buruzko Europako 2008/120 Zuzentarauak honako hau ezartzen du:

1. Albaitari batek edo prestakuntza duen pertsona batek baino ezin du txikiratzea gauzatu.
2. Zikiratzea jaio ondorengo zazpigarren gunetik aurrera egiten bada, albaitari batek aplikatutako anestesiaren eta analgesiaren bidez egingo da.

Frantziak, Europako herrialde gehienen ildoari jarraitu dio. Gero eta urrats gehiago ematen dira, jardunbide horiek nahiz animalietan izaten dituzten eraginak, ahal den neurrian, murrizteko.

2010. urtean "Txerriak zikiratzearen alternatibari buruzko Europako Adierazpena" sinatu zuten ekoizleen ordezkariek, hiltegiek eta haragi-industriak, albaitariek, GKE-ek, eta Europako elikakateko beste eragile batzuek. Borondatezko adierazpena da, eta bertan, lehenengo aldiz, Europako txerri-abeltzainek jarrera proaktiboa erakutsi dute, gizartearen eskaerari sektoretik bertatik irtenbidea bilatzeko. Adierazpen horren xede nagusia da 2018an zikiratzea debekatzea.

Espainian, honako errege dekretu hauek arautzen dute esne-txerrikumeen zikiratzea: 1135/2002 EDa, txerriak babesteko gutxieneko arauei buruzkoa, eta 1221/2009 EDa, txerri-azienda estentsiboaren ustiategiak ordenatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena. Dekretuok honako hau xedatzen dute:

  1. Txerri arrak zikiratu daitezke, baina ehunak urratu gabe.
  2. Zazpi egun baino gutxiagoko esne-txerrikumeei dagokienez, albaitari batek edo animalien ongizatearen arloko prestakuntza eta teknika horietan esperientzia duen pertsonak batek baino ez ditu zikiratuko, betiere bitarteko egokien bidez eta higiene-baldintza egokietan.
  3. Zazpi egun baino gehiagoko esne-txerrikumeei dagokienez, albaitari batek baino ezin izango ditu zikiratu, eta eragin luzeko anestesia eta analgesia erabili beharko dira.
  4. Txerri emeen zikiratzea ekoizpen estentsiboko sistema duten txerri-ustiategietan baino ezingo da gauzatu, behar bezala justifikatutako arrazoi profilaktiko eta terapeutikoak direla eta. Txerri emeak zikiratu behar badira, albaitari batek ziurtatu eta egin beharko du, eta eragin luzeko anestesia eta analgesia erabili beharko dira.