Italiako agintariek txerri-izurri afrikarraren (TIA) kasu baten berri eman dute, hilik aurkitu duten basurde batean.

Italiako albaitaritza-zerbitzuek urtarrilaren 7an TIA kasu bat adierazi zuten herrialdearen ipar-mendebaldean hilik aurkitutako basurde batean. Laginak jaso ondoren, Perugiako erreferentziazko laborategi nazionalak jakinarazi zuen 2 genotipokoa dela, gaur egun Europa ekialdean eta erdialdean dabilena.

Txerri-dentsitate handiko eremua ez den arren, basurde basatien dentsitatea oso altua da eta berehala hartu dira fauna basatiaren zerrendako gaixotasun jakin batzuei aurrea hartzeko eta kontrolatzeko neurriak, esaterako;

  • Krisiaren zentro nazionala eta tokikoa aktibatzea.
  • Adituen taldea eratzea, gaixotasunen barreiadura mugatzeko neurri egokiak hartzeko eta infekzioaren eremuaren mugak erabakitzeko.

Fokuaren eremuan eta muga egiten dutenetan honako hauek egiten hasi dira:

  • Hildako basurdeak bilatzen.
  • Inguruko ehiza kontrolatzen
  • Txerri-ustiategiak ikuskatzen eta arriskuaren berri ematen zerikusia duten sektore guztiei

Jakinarazpen honek adierazten du urrats berria eta luzea eman duela birusak EBren mendebaldera eta Estatuan arriskua hazi egin dela, fokua gertu dagoelako eta birusa gure mugetara gerturatzen ari delako.

Hori dela eta, funtsezkoa da biosegurtasuneko neurri egokiak ezartzea txerri-ustiategietan, animalien garraioan, baita gaixotasunak erasandako herrialdeetara edo arriskua izateko aukera duten herrialdeetara doazen ehiztariekin ere, nahi gabe heda baitezakete gaixotasuna gure herrialdera itzultzen direnean.