Europako Medikamentuen Agentziak (EMA) argitaratutako txosten baten arabera, albaitaritzan erabiltzeko mikrobioen aurkako medikamentuen salmenta orokorrak % 20 baino gehiago jaitsi dira Europan 2011tik 2016ra.

Europar Batasunak (EB) emandako orientazioa eta animalietan antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko kanpaina nazionalak eragin positiboa izaten ari dira. Horren erakusgarri da aipatutako txostena, 2016ko salmenten datu zehatzak aurkezten dituena; izan ere, bertan ikus daiteke azken urteetan beheranzko joera nagusitu dela.

Txostenaren azterketa

  • Polimixinak:
    • Ia % 40ko beherakada egon zen polimixinen salmentan.
    • Multzo honetan sartzen da kolistina, beste antibiotiko batzuekiko erresistenteak diren infekzio bakterianoak dituzten pazienteetan azken tratamendu gisa erabiltzen dena.
  • Zefalosporinak:
    • Hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinen salmentek % 15,4 egin zuten behera.
  • Kinolonak:
    • Kinolonen salmentek % 13,6 egin zuten behera.

 

SVACen txostenak agerian uzten du, halaber, Europako egoera ez dela homogeneoa; izan ere, datuak eman zituzten 25 herrialdetatik 16k % 5 edo gehiagoko beherakada izan zuten salmentetan, eta sei herrialdek % 5 baino gehiagoko gorakada erregistratu zuten.

 

Zer da ESVAC?

Albaitaritzako Mikrobioen Aurkako Medikamentuen Kontsumoa Zaintzeko Europako Proiektua da, eta Europar Batasun (EB) osoan mikrobioen aurkako medikamentuak animalietan nola erabiltzen diren aztertzea du xede. Hain zuzen, EBko eta Europako Esparru Ekonomikoko (EEE), gehi Suitza, 30 herrialdetako salmentei eta preskripzioei buruzko datuak ematen ditu.

 

 

EMAk 2010eko apirilean ekin zion proiektu honi, Europako Batzordeak egindako eskaera baten harira. Batzordeak eskatu zion, hain zuzen, EBn eta Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) animalietan erabiltzen diren mikrobioen aurkako agenteei buruzko datuak biltzeko ikuspegi harmonizatu bat garatzeko.

ESVAC proiektuko parte-hartzea nabarmen hasi da; hasieran bederatzi herrialde ziren, eta gaur egun 30.