EFSAk EBko behien, ardien eta ahuntzen Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarrien (EET) zaintzari buruzko bere lehen txostena kaleratu du, 2015eko datuekin. Lehen, Europako Batzordeak argitaratu ohi zituen EETei buruzko urteko txostenak.

Txostenak, hain zuzen ere, EBko estatu kide guztiek, Islandiak, Norvegiak eta Suitzak Behien Entzefalopatia Espongiformearen (BEE) eta ardi eta ahuntzen scrapiearen (EETen bi forma) agerraldiari buruz 2015ean bilduriko datuen inguruko emaitzak ematen ditu.

Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak:

  • BEEaren kasu gutxi aurkitu ziren behietan EBko estatu kideetan, eta kasuetako bat ere ez zen sartu elikakatean.
  • EBn BEEaren bost kasu jakinarazi dira azterturiko 1,4 milioi behi ingururen artean (Irlandan 1, Eslovenian 1, Espainian 1 eta Erresuma Batuan 2). Norvegian beste kasu bat detektatu zen.
  • Bestalde, EBn 641 ikara edo scrapie kasu detektatu dira ardietan (azterturiko 319.638 ardien artean) eta 1.052 kasu ahuntzetan (azterturiko 135.857 ahuntzen artean).

EETak gizakien eta animalien garunari eta nerbio-sistemari erasaten dioten gaixotasunen talde bat dira. BEE klasikoa kenduta, ez dago beste EETak gizakiei transmiti dakizkiekeela dioen froga zientifikorik.

Txostena: hausnarkarien EETen zaintza EBn – 2015