EFSAren txostena hegazti basatietan PHHG birusa zaintzeaz
EFSAk txosten bat argitaratu du Europan hegazti basatietan patogenotasun handiko hegazti gripearen (PHHG) zaintza aktiboa egitearen potentziala laburtuz. Alerta goiztiarreko sistema bat egitea proposatzen du txostenak, zaintza planean oinarritutako dena. Plana birus honen egoera epidemiologiko aldakorrera egokitzeko bezain malgua izan behar du; hala eginez gero, Europar Batasun osorako onura epidemiologiko nabarmena izango luke.
Ukrainan eta Georgian egin den landa-lanean datu birologikoak eta ornitologikoak aztertu dira eta argi geratu da PHHG azkar detektatzeko eta identifikatzeko laginketa-ahalmena eta logistika garatu daitezkeela.
EBn hegazti basatiak zaintzeko sare bat eraikitzea gomendatzen du txostenak, laginketa-nodoak hautatzeko tokiko aurrekari ornitologiko eta birologikoen datuak kontuan izanda, baina aldi berean egokitzeko malgutasunarekin, laginketak egin ahal izateko materialetara egokitzeko (hegazti basatiak, ehizako urmaelak, ingurumen-laginak, etab.), birusaren aldaketa epidemiologikoetara, laginketako ostalarien aldaketetara eta laginketak egiten diren urte-sasoietara egokitzeko.
Gainera, birus enzootikoak zirkulazioan diren garaian doitu egin behar da zaintza-sistema infekzio-boladak monitorizatzeko, hegazti migratzaileen mugimenduen arabera jarduerak gora egingo duela aurreikusten denean, birusari buruzko ohartarazpenak eman ahal izateko.
Amaitzeko, txostenak zenbait eskualde proposatzen ditu, zaintza-sare hau diseinatzerakoan nahitaez kontuan izan behar direnak.