EFSAk iritzi bat argitaratu du, txerrien buztanaren anputazioari buruz. Anputazioa prozedura bat da, txerriek elkarren buztanei kosk egiteko arriskua murrizteko; izan ere, hori da espezie horren hazkuntza modernoaren arazo nagusietako bat.

Jokabide horrek zenbait kausa izan ditzake, hala nola, txerriek euren jarrera-beharrizanak asebetetzeko behar dituzten material manipulagarririk ez egotea: lastoa, belar lehorra, siloratzea, ongarria eta turba. Material manipulagarrien beharrizan hori aldatu egin daiteke, txerri-motaren arabera.

EFSAren iritzian identifikatu egiten dira kaudofagia eragiten duten arrisku-faktoreen, horrek animalien ongizatean dituen ondorioen eta ongizate-adierazleen arteko interakzioak.

Txostenean, besteak beste, ondorio hauek jasotzen dira:

  1. Txerriek material manipulagarriak behar dituzte, hainbat jarrera-beharrizan asebetetzeko. Horiek txerri-motaren arabera alda daitezke. Bada, beharrizan horiek asebetetzen ez direnean, ongizate-arazoak sortzen dira, eta horietako bat da baztertutako eta loditzeko txerrikumeen arteko kaudofagia.
  2. Material manipulagarri batzuek, orobat, ondorio kaltegarriak izan ditzakete txerrien ongizatearen beste alderdi batzuetan. Hala ere, ondorio kaltegarri horiek ez dira egoki aztertu.
  3. Animalia arazotsua egoki identifikatzea eta baztertzea funtsezko neurria da, buztana moztea saihesteko. Bestalde, ingurumen- eta maneiatze-faktoreak ere kontrolatu behar dira.
  4. Welfare Quality® nazioarteko proiektuak emandako datuen azterketan ez zen eman material manipulagarri ezberdinak darabiltzaten abeletxeetako animalien jarrera bereizteko emaitzarik. Proiektua ez zen diseinatu buztanei kosk egiteko arrisku-faktoreak ebaluatzeko; beraz, azterketa horri dagokionez, mugak ditu.
  5. Hornitutako material manipulagarriak eragina du azaleko lesio larrien prebalentzian.

Gaur egun dakigunaren arabera, kaudofagian ageri diren arrisku-faktore ezberdinen garrantzia erlatiboa eta faktore horien arteko interakzioa ez dira zientifikoki zenbatetsi. Horretarako, azterketa gehiago egin behar dira.

EFSAren iritzia