Estatu Batuetako Nekazaritza Saileko (USDA) Elikadura Ikuskaritza eta Segurtasun Zerbitzuak (FSIS) hegazti-establezimendu txikiei bi lan garrantzitsutan laguntzeko gida bat argitaratu du, Camplylobacter bakterioekin lotutako arriskuak murrizteko:

  1. Hil aurreko eta ondorengo esku-hartzeak identifikatzea eta ezartzea, AAKPK sistemaren zati gisa.
  2. Laborategiko laginen emaitzak erabiltzea ezarritako sistemaren egokitasuna ebaluatzeko.

 

Gida honetako informazioa eskortako hegaztiak hiltzeko eta prozesatzeko establezimenduei zuzenduta dago, kontrol-puntu kritikoen kudeaketa errazteko.

Gidan deskribatutako eredua proposamen bat da, eta egokitu egin beharko da ustiategi bakoitzera, edo, bestela, antzeko eraginkortasuna duen beste eredu bat ezarri beharko da.