Esne- behien hegazti-gripea kontrolatzeko gomendioak
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) txosten bat argitaratu berri du, esne-abereetan PHHGa prebenitzeko eta kontrolatzeko gomendioak biltzen dituena.
Aziendan A gripea (H5N1) zaintzeko gomendio integralak, baserriko beste ugaztun batzuei modu zabalagoan aplikatuta dokumentua une kritikoan iritsi da; izan ere patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) H5N1 birusak, bereziki 2.3.4.4b kladoraren anduiak, mundu mailan hedatzen jarraitzen du hegazti basatietatik eskortako hegaztietara eta orain ugaztunetara, azienda barne, gure webgunean jaso genuen moduan.
Etxeko eskortako hegaztietatik haratago, 2.3.4.4b kladoko A gripea (H5N1) ia eskualde guztietara hedatu da, eta hegazti basati, itsas ugaztun eta lehorreko hegazti ugari kutsatu ditu. Horrez gain, 2024ko martxoan, AEBn 2.3.4.4b kladoko A (H5N1) motako PHHG birusa baieztatu zen esne-abereetan, eta egun batzuk geroago, nekazaritzako langile batean birus berdina detektatu zen, kutsatutako esne-artalde baten ustezko esposiziopean izan ondoren.
Abereetan izandako hasierako detekzio horren ostean, hainbat estatutan kutsatutako esne-artaldeak identifikatu dira, baita nekazaritzako langileen kasu batzuk ere.
Gomendio horien helburua da herrialdeei laguntzea A (H5N1) gripearen zaintza planifikatzen aziendetan, honako hau lortzeko:
- detekzio goiztiarra hobetzeko
- ebidentzian oinarritutako informazioa sortzeko, kutsatzearen inpaktuak arintzeko, hegazti zein abereetan
- aziendako artaldeen arteko transmisioa prebenitzeko
- informazioa zabaltzeko, sortzen ari den gaixotasun horri buruzko kontzientziazioa hobetzeko
- A (H5N1) birusaren zaintza pasiboa mantentzeko, hegaztiak ez diren espezieen kutsatze-kasuak azkar detektatzeko
Gaur egun, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) uste du A (H5N1) gripeak osasun publikorako dakarren arrisku orokorra txikia dela, nahiz eta arriskua baxu-moderatua izan hegazti, animalia edo kutsatutako inguruneekiko esposiziopean dauden pertsonentzat.