Europako biztanleek gero eta gehiago eskatzen dituzte tokian tokiko ustiategietan ekoitzitako elikagaiak, eta, era berean, ustiategi horietan animalien ongizatea bermatzeko ere eskatzen dute. Hori aintzat hartuta, Europako Batzordeak (EB), beste hainbat ekimenekin batera, esne-behien ustiategi txikietan animaliak nola zaintzen diren ikertzea erabaki du.

Horretarako, EFSAk ikerketa bat egin du. Ikerketa horren emaitzak "Ustiapen txikietako esne-behien ongizatearen ebaluazioari buruzko txosten zientifikoa" – EFSA

Ustiapen horien gehienezko neurria 75 behitan ezarri zen (txostenaren unean zeudenak, hala esnea ematen nola esnerik gabe). Eskala txikiko ustiategiak zein ziren erabakitzeko hainbat irizpide erabili ziren; besteak beste tokiko baliabideak erabiltzea, ziurtagiri-sistema batean izena ematea, langileak kontratatzea edo ez kontratatzea, sargaiak erabiltzea (esaterako, pentsua) edo tokiko arrazak erabiltzea.

Datuak biltzeko, inkesta bat egin zen. Inkesta horretan lau herrialde hauetako 124 abeltegik hartu zuten parte: Austria, Frantzia, Italia eta Espainia.

Hona hemen ondoriorik adierazgarrienak:

  1. Gaixotasunek abereen ongizatean dituzten ondorioak ez daude behi-taldearen tamainaren edo ekoizpen-sistemaren mende.
  2. Abeltegietan agertzen diren gaixotasunen intzidentziaren eta prebalentziaren aldakortasuna altua da.
  3. Frogatuta dago errendimendu handia duten behiek aukera gehiago dituztela gaixotasun batzuk harrapatzeko; esaterako, zetosia.
  4. Kudeaketa ona ezinbestekoa da behien beharrizanak asetzeko, sistema- edo ekoizpen-mota edozein izanda ere.
  5. Gutxi idatzi da ustiategi txikietan dauden gaixotasunak agertzeko arrisku-faktoreei eta gaixotasun horiek abereen ongizatean dituzten ondorioei buruz.
  6. Abeltegi txikietan, abereek oztopo gutxiago dituzte bazkalekuetara joateko; hori dela eta, gaixotasun batzuen intzidentzia (esaterako, herrentasunarena) txikiagoa da. Alabaina, bazkalekuetara joateko erraztasunak beste gaixotasun batzuen intzidentzia handitu dezake; esaterako gaitz metabolikoen intzidentzia.
  7. Abeltegi txikietan laguntza tekniko gutxiago eta albaitariaren laguntza gutxiago izaten dute.

Animalien ongizateari buruzko informazio gehiago – EFSA