Galdeketa Europar Batzordeak (EB) EFSAri egindako eskaeraren ondorioz sortu da; zehazki, esne-behien ustiategi txikien definizioa eta kategorizazioa berrikusteko eskatu dio, ustiategi txikietako esne-behien ongizateari buruzko zientzia-irizpen bat egin eta argitaratzeko. 2015ean argitaratuko da.

Orain arte, horri buruz egindako lana EFSAren AHAW Panelaren agiri bat da, besteak beste, hauek jasotzen dituena:

  1. Lan-taldeko kideek EBren eskaeraz egindako interpretazioa;
  2. Europako behi-biztanleriaren ikuspegi orokorra;
  3. Herrialdeetako esne-behien ustiategien egitura eta tamaina.
  4. "Ustiategi txikia" edo "eskala txikiko abeletxea" definitzen duten kontzeptuak: 75 behiko tamaina; zenbait artzaintza-sistema; langileen % 80 baino gehiago familiakoa izatea; tokiko arrazak; ziurtatze-sistema (ekoizpen ekologikoa, Jatorri Izendapen Babestua, Adierazpen Geografiko Babestua, Espezialitate Tradizional Bermatua).

Taldeek zein norbanakoek parte har dezakete. Proposamenak igortzeko epea 2015eko urtarrilaren 30ean amaituko da.

Galdeketa
Gaiari buruzko informazio gehiago – EFSA