Europar Batasunak (EB) aurki argitaratuko ditu hiru araudi berri, eta horiek eguneratu egingo dute albaitaritza-sendagaien eta sendagai-pentsuen esparrua, honako xede hauekin:

 

  • Erresistentzia antimikrobianoari (AMR) modu eraginkorragoan aurre egitea.
  • Sendagaien/sendagai-pentsuen eskuragarritasuna eta segurtasuna areagotzea.

 

Zehazki, honako hauek dira Araudiak:

 

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Araudia
    • 726/2004 Araudia (EE) aldarazten du. Horren bidez ezartzen dira giza eta abere erabilerarako sendagaiak baimendu eta kontrolatzeko erkidego mailako prozedurak eta sortzen da Sendagaietarako Europako Agentzia 1901/2006 Araudia (EE) aldarazten du, erabilera pediatrikorako sendagaiei buruzkoa. 2001/83/CE Zuzentaraua aldarazten du. Horren bidez ezartzen da erkidego mailako kode bat giza erabilerarako sendagaiei buruz.

 

Aurreikusi da arau hauek 2018ko amaieran edo 2019ko hasieran argitaratuko direla eta 3 urte geroago aplikatuko direla. Bitartean, lege-egintza gehigarriak gauzatuko dira, zenbait alderdi zehatz babestu/osatzeko.

 

ZEINTZUK IZANGO DIRA BALDINTZA BERRIAK?

  • Debekatu egingo da sendagai-pentsuetan antibiotikoak pilaka erabiltzea eta horien erabilera prebentiboa. Albaitariek pentsu horien errezeta egin beharko dute beti, aurre-azterketa egokia egin ostean.
  • Mugatu egingo da antibiotikoen erabilera neurri prebentibo gisa. Kasu hauetan baino ezingo dira erabili: albaitari batek justifikatzen badu edo infekzio-arrisku handia badago.
  • Taldekako tratamenduak baimenduko dira, beti ere ez badago beste alternatiba egokirik eta albaitari batek gomendatzen badu.
  • Zenbait antimikrobiano giza tratamendurako gordeko dira.
  • Albaitaritza-sendagaiak ezingo dira inoiz erabili animaliak azkarrago haz daitezen.
  • Animalia-jatorriko produktuen inportazioaren bidez, AMRen hedapen-arriskuaren aurkako babesa hobetzen da; izan ere, hirugarren herrialdeek bete egin beharko dute hazkuntza bultzatzeko antibiotikoak erabiltzeko debekua.

 

Gaiari buruzko informazio gehiago:

Informazio-materiala: