Joan den ekainaren 4an, Europako Batzordeak 592/2014 Araudia argitaratu zuen, 142/2011 Araudia aldarazten duena, animalien azpi-produktuak kudeatzeko osasun-neurriei buruzkoa.

Aipatutako aldaketaren arabera, joan den uztailaren 15az geroztik ohantzea (hegaztiak hazi diren zorua) erabil daiteke erregai legez, abeletxean aldez aurreko eta in situ tratamendurik gabe.

Oilo-gorozkiak erregai legez erabiltzeko, zenbait baldintza bete behar dira, hala nola, nolako hauek:

  • Erretze-plantek agintaritza eskudunaren baimena izan behar dute.
  • Erabiliko den ohantze zaharra azalera gogor eta ondo drainatuaren gainean biltegiratu behar da.
  • Animaliak ezin izango dira bertara sartu.
  • Hondakinen igortzea ahal beste murriztu beharko da.
  • Higiene-neurrien artean ohantzea biltegiratzen den lekutik eratorritako hondakin-uren maneiatzea jaso behar da.

Sektorearen zati batek neurri hori optimismoz jaso badu ere, azaldu egin du osasun-arriskua eragin daitekeela aurreko ekoizpeneko hegazti sorta baten hondakinak hazkuntza berria abiarazten den nabearen alboan metatzean, arestian aipatutako baldintzetan eskatzen denaren ondorioz.