2007az geroztik, Europako eta munduko zenbait argitalpen eta foro ohartarazten ari dira erleen hilkortasun-tasa oso handia dela eta erlauntzen kopuruak azkar egin duela behera.

2009an, EFSAren proiektu batek honako hau adierazi zuen:

  1. EBko estatu kideetan erleak zaintzeko sistemak ez ziren nahikoak.
  2. Herrialdeetan ez zegoen datu ofizial adierazgarririk eta konparagarririk, arazoaren garrantzia balioesteko aukera ematen zuenik.

Hain zuzen ere, gabezia horiek arintzeko eta, zehazki, herrialdeen artean datuak biltzeko metodoak bateratzeko, "EPILOBEE" azterlana abiarazi zen. Europako azterlan epidemiologiko bat da, 2012-2013 epean eztitarako erleen kolonien galeraren ingurukoa. Honako hauek dira azterlan horren ondorio nagusiak:

  • Eskualdeen artean alde handiak daude, erleen hilkortasun-tasari dagokionez.
  • Neguko kolonien hilkortasun-tasak % 3,5 eta % 33,6 artekoak izan ziren azterlanean parte hartu zuten herrialdeen artean, eta iparraldearen eta hegoaldearen arteko eredua ezberdina izan zen.
  • Honako hauek izan ziren batez besteko hilkortasun-tasa % 10 baino txikiagoa zuten herrialdeak: Grezia, Hungaria, Italia. Lituania, Eslovakia eta Espainia. Herrialde horietan dago EBko erleen populazioaren % 47,3.
  • Hauetan hilkortasun-tasa % 10 eta % 15 bitartekoa izan zen: Alemania, Frantzia, Letonia, Polonia eta Portugal. Herrialde horietan dago EBko erleen populazioaren % 27,7.
  • Herrialde hauetan, berriz, hilkortasun-tasa % 20 baino handiagoa izan zen: Belgika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Suedia eta Erresuma Batua. Herrialde horietan dago EBko erleen populazioaren % 5.

Beste alde batetik, erleen osasuna babesteko EBn hartu diren neurriak jakinarazteko, EEk bere web orrian eman du gauzatu diren ekintzen berri (galde-erantzun moduan):

EBko zaintzak zer dela-eta ez du bere baitan hartzen plagiziden monitorizazioa?

Batzordeak EBko erreferentziazko laborategiari plagizidak azterlanean sartzeko eskatu ziolako. Nolanahi ere, proiektuaren zirriborroa estatu kideekin eztabaidatu zen, eta adituek pentsatu zuten etapa horretan ezin zela gauzatu plagiziden zaintzarako programa hori.

NPEaren erreforma berriak nola laguntzen dio sektoreari?

Landa-garapenerako programa berriekin, estatu kideek euren eskura dituzte hainbat neurri, besteak beste: prestakuntza, aholkularitza-zerbitzuak, kalitate-programetan partaidetza eta sustapena, inbertsioak, lankidetza-proiektuak eta EBk kofinantzatu ahal dituen arriskuen kudeaketarako proiektuak.
NPEaren erreformako beste neurri batzuk ere zeharka onuragarriak izan daitezke erlezaintzarako, adibidez: laborantzak dibertsifikatzeko neurriak eta interes ekologikoko guneak, erleentzat ingurumena hobetzen lagun baitezakete.

Informazio gehiago:

Erleen osasuna – EE
Erleen ekoizpena – EE

PROIEKTU NAGUSIAK -EE