Alemaniak, Danimarkak eta Holandak bere haragiak identifikatzen dituzte abere-ongizate gradua erakusten duen elikadura-etiketatzearekin.

Europako herri guztiak daude ongizatearen gaineko erkidego-araudia betetzera behartuta. Baina herri batzuk harago doaz eta etiketatze espezifikoa garatutzen ari dira.

Holandak estrategia hau 2007an hasi zuen eta zentzu honetan garatuena da. Etiketatzeari  “Beter Leven”izena ematen dio , “Bizitza Hobea” esan nahi duena. Etiketan 1 eta 3 izar agertzen dira, abere-ongizate graduaren arabera. Sistema hau txerrietan, oilaskotan, oilo erruleengan, haragi- eta esne-behietan.

Danimarkan Ingurumeneko eta Elikadurako Ministerio daniarrak etiketatzea garatu du eta 2017 urte honetako maiatzean abiarazi du, oraingoz txerrikiaz erabiliko da soilik, baina geroago beste abere espezie batzuetara hedatuko da. Etiketan “BedreDyrevelfaerd” hitz daniarra agertzen da eta haren ondoan bat, bi edo hiru bihotz, baldintza espezifikoak betetzeko graduaren arabera koloratuta.

Alemanian, etiketatze-sistema koadroan sartzen da “Tierwohl 2018-2020” ekimenaren barruan, 2015ean hasi zuen eta helburua etiketatzea 2018tik aurrera sartzea da.    Lehen etapa batean txerrikirako garatuko litzateke, beste espezie batzuekin jarraitzelp asmoz. Ongizate-etiketak kontuan hartuko ditu beste batzuen artean, ukuiluak edo animalien garraioaren iraupena.

 

Abere-ongitzako europako araudia – MAPAMA