Europako Araudiaren arabera, debekatuta dago garraiatu ezin diren animaliak garraiatzea, baina, hala ere, egunero sartzen dira Europar Batasuneko hiltegietan garraiatu behar ez ziren animalia zaurituak.

Animalien zaintzaileak eta garraiolariak dira horren erantzule, lehenik eta behin, eta agintari eskudunek legea betetzen dela bermatu behar dute. Europako Batzordeak gai honi buruzko txosten bat argitaratu du.

Txostenak estatu kideetan arlo honetan lortutako datuak eta gertaerak aztertzen ditu, eta erakusten du zein sistema nazional dauden ziurtatzeko etxaldeetatik hiltegietara garraiatu daitezkeen animaliak baino ez direla garraiatzen. Txostenaren arabera, horrelakoak ez gertatzeko, garaiz identifikatu behar dira mugitu ezin diren animaliak, eta alternatiba eraginkorrak ezarri behar dira.

Txostenak, halaber, egokiak diren zenbait jarduera ematen ditu eta tresna batzuk deskribatzen ditu kasu horiek etxaldean bertan identifikatzeko. Era berean, adierazten da lotuta daudela, batetik, etxaldean bertan hiltzeko sistemak izatea eta horiek erraz lortzea, eta, bestetik, garraiatu ezin diren animalia gutxiago garraiatu. Bestalde, txostenean esaten da agintari nazionalek mekanismoak dituztela hiltegietan garraiatu behar ez ziren animaliak zein diren jakiteko.

Azkenik, azpimarratzen da administrazioek eskumenetan dituzten “mugek” eta sailen arteko komunikazio faltak eragiten dutela askotan araudia behar bezala ez aplikatzea.

EBren txostena- Animalien ongizatea. Garraiatu ezin diren animalien garraioa