Galiziako Xuntak gida bat egin du animalien eutanasiari eta zorabialdiari buruz, ahal den neurrian, animalien sufrimendua saihestearren.

Eutanasiak "minik gabeko heriotza" esan nahi du, eta gida honetan uste da minik gabeko heriotzarako baldintzak honako hauek direla: berehala eragitea konorterik eza, eta, jarraian, heriotzara arte mantentzen den arnasa- edo bihotz-gelditzea.

Eutanasia egoera anitzetan aplikatzen da, baita arrazoi humanitarioak, osasun-arrazoiak eta hainbat justifikazio direla-eta giza kontsumorako edo ikerketarako animaliak hiltzean ere.

Gidak zenbait kapitulu ditu, eta, besteak beste, honako gai hauek jorratzen ditu:

  • Animaliaren heriotza eragiten duten mekanismoak.
  • Eutanasia-metodoa hautatzea erabakitzen duten faktoreak.
  • Animalien eutanasiari buruzko legeak.
  • Animaliek heriotza eragiteko agenteak.
  • Eutanasia-metodoak.

Azken kapitulu horri (eutanasia-mekanismoak) dagokionez, gidak azaltzen du bi metodo-mota handi daudela eutanasia eragiteko hainbat animalia espezieren artean:

  1. Metodo fisikoak (tiroa buruan, elektrokuzioa, lepoa haustea, kommozioa…): gizentzeko animaliekin erabiltzen dira maiz hiltegietan, baita gaixotasunak hedatzea saihesteko ere, animaliak premiaz hiltzen direnean; hortaz, dagozkien legeetan jasota daude.Honako metodo hauek dira: tiroak (bala edo jaurtigai zilindrikoa), elektrokuzioa, garondoa lokatzea, burua moztea edo kommozioa.
  2. Metodo kimikoak (barbiturikoak, karbono-dioxidoa…):
  • Konposatu injektagarriak (zainbarneko injekzioa, batik bat: barbiturikoak, kloral-hidratoa eta T-61).
  • Konposatu lurrunkorrak (anestesikoak, CO, CO2).

Bi kasuotan, animalia hiltzeko erabil daitekeen teknika faktore anitzen araberakoa izango da, besteak beste: animalia espeziea eta prozesuaren xedea. Adibidez, gizakientzako elikagaietarako animalia batek ezingo ditu hartu maskota batek edo zientzia-ikerketa konplexu bateko animalia batek hartzen dituzten agente kimikoa berberak.

Gida laguntza-tresna interesgarria da animalien heriotzan parte hartzen duten profesionalentzat, animalien eutanasia zuzen eta eraginkor aplikatzeko.

EUTANASIA ETA ZORABIALDIA ANIMALIETAN – Galiziako Xunta