EFSAk duela gutxi argitaratu dituen bi txostenetan, EBn garrantzi gehien duten aziendetan gaixotasun infekziosoak eragiten dituzten, osasun publikoa arriskuan jartzen duten eta  antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioak identifikatu eta ebaluatzen dira.

Arlo horretako adituek egindako azterlana egungo literatura zientifikoaren eta eskura dauden datuen berrikuspenean oinarritu da.

Txerri-azienda

Patogeno erresistente gehienak ebaluatu ziren eta EFSAren ondorioa da, horien guztien artean, Escherichia coli eta Brachyspira hyodysenteriae direla EBko txerri-aziendan garrantzi klinikoa duten patogeno erresistente esanguratsuenak.

Kaltetutako txerrietan bakterio erresistenteak kontrolatzeko ezarritako monitorizazio-sistemak ez daude EBko estatu kide guztietan, eta horrek zaildu egiten du txerriei eragiten dieten bakterio erresistenteen mailei buruzko behin betiko ondorioak ateratzea.

Hala eta guztiz ere, gehien erabiltzen diren antimikrobianoen konbinazioetan (adibidez, S.suis penizilinetan) sortzen diren garrantzi klinikoko mikrobioen aurkako erresistentziak (RAM) deskribatu ahal izan dira, eta garrantzi klinikoa duten RAM fenotipo berrien agerpena (A. pleuropneumoniae, P. multocida eta G. parasuis) edo lehendik zeudenetako aldaketak hauteman dira.

Hegazti-azienda

Txerrien kasuan bezala, Europan ez zegoen daturik eskuragarri, eta horrek zaildu egin zuen behin betiko ondorioak ateratzea hegazti-hazkuntzan. Hala ere, eskuragarri dagoen informazioa baliagarria da garrantzi klinikoa duten RAM fenotipo berrien agerpena edo lehendik zeudenetako aldaketak hautemateko. Hori da ekoizpen-sistemetan izandako aldaketengatik garrantzia hartu duten patogeno batzuen kasua, adibidez, Enterococcus eta P.multocida patogenoena (hazkundearen sustatzaile gisa erabiltzeari utzi zaio eta erabilera profilaktikoa murriztu da).

Patogeno erresistente gehienak ebaluatu ziren eta EFSAren ondorioa da, horien guztien artean, Escherichia coli, Enterococcus faecalis eta Enterococcus cecorum direla EBko hegazti-hazkuntzan garrantzi klinikoa duten patogeno erresistente esanguratsuenak.

Recomendaciones de la EFSA

Patogeno horiek sortutako RAMei buruzko datuak biltzea beharrezkoa da, ez soilik animalien osasuna zaintzeko, baita abeltzaintzan antimikrobianoen erabilera arduratsua eta egokia sustatzeko ere. Horregatik, EFSAren gomendioak horren ingurukoak dira:

  • Datuak biltzerakoan homogeneotasuna mantentzea, EB osoan irizpide komunak erabilita (ebaluazioa edo herrialdeen arteko konparazioa erraztuko luke)
  • Estatu kideetako zaintza-programetan erabiltzen diren metodologiak harmonizatzea: laginketa-prozedurak eta mikrobioen aurkako sentikortasun-testak.
  • Nazioz gaindiko monitorizazio-sistemak