EFSAk EBk eskatutako txosten-multzoko laugarren txostena argitaratu berri du. Horren bidez, sukar aftosoaren aurka aplikatutako kontrol-neurrien eraginkortasuna ebaluatu du.

Txosten-multzoko aurreko beste 3 txostenetan erabilitako analisi-metodologia berbera erabili dute. Txosten horien bidez A zerrendako gaixotasunak aztertu dituzte, bat etorriz animalia-gaixotasun transmitigarriei buruzko 2016/429 Erregelamenduarekin (EB).

Kontrol-neurri horiek ebaluatzeko zenbait agertoki diseinatu ziren, eta ebaluazioa hasi aurretik adostuta utzi zituzten. Berrikuspena kontrol-neurrien alderdi hauetan oinarritzen da:

  • Gaixotasuna detektatzeko laginketa-prozedura klinikoak eta laborategikoak; laginketa-prozedura espezifikoak behar dira agertoki bakoitzerako.
  • Baieztatutako agerraldietako zein agerraldi susmagarrietako eremuetako jarraipen-aldia.
  • Mugatutako eremuen tamaina.

Hona hemen ondorioak:

  • 21 eguneko jarraipen-aldia eraginkortzat jo zen. Era berean, eraginkortzat jo zen neurri murriztaileak mantentzea: babes-eremuan 15 egunez eta zaintza-eremuan 30 egunez.
  • Babes- eta zaintza-eremuek kaltetutako ustiategietako infekzioen % 99 baino gehiago hartzen dute transmisioa baldin badago.
  • Babes- eta zaintza-eremuetako transmisiorako probabilitateak % 4,8 eta % 0,3 dira, hurrenez hurren.

Ebaluatutako agertoki bakoitzerako eskaintzen diren gomendioen helburua da Europako Batzordeari laguntzea lege-testu berriak osatzen, baita sukar aftosoari lotutako ad hoc eskabide gomendagarrietarako ere.