ECDCk gida bat argitaratu du, non EBn bektoreak kontrolatzeko dauden beharrak eta horretarako estrategiak aztertzen dituen, Mendebaldeko Niloko birusari (MNB) aurre egiteko; izan ere, gaur egun ez dago xede horretarako plan komunitario harmonizaturik.

Gidak dauzkagun ezagutzak eta pilatutako esperientzia operatiboa aztertzen ditu, bektoreak kontrolatzeko jardunbideen eraginkortasunari dagokionez, MNBaren arriskua murrizte aldera. Azterketa horren bidez, MNBa kudeatzeko agertoki operatibo espezifikoetan aplikatutako bektoreak kontrolatzeko alderdiak identifikatu, aurkeztu eta eztabaidatzen dira.

MNBa, gaur egun, arriskutsua da giza osasunarentzat: 315 giza kasu erregistratu dira transmisio-denboraldiaren hasieratik azaroaren 12ra arte, eta 36 pertsona hil dira; hori guztia Grezia, Espainia, Italia, Alemania, Errumania, Herbehereak, Hungaria eta Bulgarian. Animaliei dagokienez, mundu osoan zabaldu da, birusak arin barreiatzeko eta askotariko inguruetara egokitzeko gaitasun handia duelako. Faktore horiek agerian uzten dute premiaz jarduteko beharra dagoela, gaixotasun horrek Europa osoarentzat dakarren mehatxua geldiarazteko.