Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) txosten bat argitaratu du, Europan 2009-2012 epean hainbat gaixotasun emergenteren eta bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruz.

Zenbait datu garrantzitsu:

1. Q SukarraEspainian, kasuen kopuruak behera egin du 2008az geroztik:

Q Sukarra Espainian
2008 2009 2010 2011 2012
119 34 39 33 58

2. Akainek transmititutako entzefalitisa – Gizakien arteko kasuen kopuruak ia % 400 egin du gora eremu endemikoetan, azken 30 urteotan. Arrisku-eremuak hedatu egin dira eta foku gehiago atzeman dira.

3. Malaria – Jakinarazitako malaria-kasuen kopurua egonkor mantendu egin da azken urteotan Europan. Urtean kasu bat atzematen da 100.000 biztanleko.

Datu horiek EBko estatu kideei igorri zaizkie, eta herrialdeetako Zaintza Epidemiologikoko sistemei dagozkie. Guztira, garrantzi epidemiologikoa duten 52 gaixotasun transmitigarri biltzen dituzte. Gaixotasunen artean honako hauek aipa daitezke: Malaria, Izurria, Q Sukarra, Nafarreria, akainek transmititutako Entzefalitisa, Sukar Hemorragiko Birala, Dengearen Sukarra, Ebolaren eta Marbhurgen Sukarra, Rift Haraneko Sukarra, Niloko Mendebaleko Sukarra eta Sukar Horia.

Q SUKARRA

  1. 2012an, gizakien arteko kasuen kopuruak % 17 egin zuen behera, 2011. urtearekin alderatuz gero. Beherakada horrek aurreko urteetako joerari eutsi zion.
  2. 2012. urtean jakinarazitako kasu guztien % 65 Frantzian, Herbehereetan eta Alemanian jakinarazi ziren.
  3. Animaliei dagokienez, 22 estatu kideren txostenek adierazten dute Coxiella burnetii bakterioa oso hedatuta dagoela EBn.
  4. Kaltetutako animalia gehienak behiak, ardiak eta ahuntzak izan ziren.

Taula: Q Sukarraren kasuak (2008-2012)

AKAINEK TRANSMITITUTAKO ENTZEFALITISA

Akainek transmititutako entzefalitisa osasun publikoko arazo bihurtu da Europan, eta derrigor jakinarazi beharreko gaixotasuna da EBn 2012az geroztik. Hortaz, 2012ko datuak ECDCk egindako inkesta bateko datuekin erkatzen dira.

  1. Adinaren eta sexuaren araberako banaketak garbi uzten du batez ere 45 uretik gorako gizonak kutsatzen direla.
  2. Datuek nabarmen uzten dute gaixotasuna urtaroen araberakoa dela, eta udako hiletan atzematen dira kasu gehien.
  3. Batez ere Ixodes ricinus espezieko akainek transmititzen dute gaixotasuna, eta oso hedatuta dago Europan. Nahiz eta Entzefalotisak kutsatutako akainak zenbait arrisku-eremutan eta arrisku-eremu horien barruan baino ez egon, oso akain gutxi dira birusaren eramaileak (% 0,1-5)
  4. Honako hauek dira gaixotasun hori izateko arrisku handiena duten herrialdeak: Austria, Txekiar Errepublika, Estonia, Finlandia, Alemania, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia, Eslovakia, Eslovenia eta Suedia.

Taula: akainek transmititutako sukarraren kasuak (208-2012)

Lotura honetan aurki daiteke txosten osoa: Txostena