EFSAk bost zientzia-irizpen argitaratu ditu aziendaren garraiorako baldintza onenei buruz; hausnarkari txikiak (ardi eta ahuntzak), ekidoak (zaldi eta astoak), behi-azienda (behi eta txahalak), txerri-azienda, edukiontzietan garraiatzen diren animaliak, etxeko hegaztiak barne (oilaskoak, oilo erruleak, indioilarrak, etab.), eta untxiak.

Gaur egun, Europar Batasunean arlo horretako legeria berrikusten ari dira, eta irizpen horiek legeria eguneratzeko oinarri izango dira.

«Animalien ongizatearen arloko jardunbide egokiek animalien alferrikako sufrimendua murrizteaz gain, haien osasuna hobetzen ere laguntzen dute; izan ere, funtsezko elementua da elikakatearen segurtasunerako, batez ere aintzat hartzen badugu animalien ongizatearen, animalien osasunaren eta elikagaiek transmititutako gaixotasunen arteko lotura»

Irizpide horiek zerrendatutako gomendioan artean, besteak beste, honako hauek aurki ditzakegu: ibilgailuetan izan beharreko tenperaturen muga zehatzak eta animalien espezie bakoitzerako gutxieneko espazioa.

EFSAk, halaber, zenbait faktoreren bilakaera ere deskribatzen du, besteak beste, garraioan goseak, egarriak eta nekeak eragindako estresa, eta gomendatzen du bidaiak ahalik eta motzenak izatea, estres hori prebenitu ahal izateko.

Animalien espezieen araberako berariazko 5 irizpide horiez gain, EFSAk bi infografia ere argitaratu ditu. Horietako bat edukiontzietan animalia txikiak garraiatzeari buruzkoa da, eta bestea tamaina handiagoko animaliei buruzkoa.