Albaitarien Europako Federazioak (FVE) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, hiltzeko espezie guztietako animaliek eraman behar duten informazioari buruz.

Xedea da tartean dauden alderdi guztiei laguntzea, legeei eta dauden zientzia-ezagutzei dagokienez, haragi-ikuskapenak modernizatze aldera.

853/2004 Araudiak (EE) xedatzen du hiltegiko operadoreak eskatu, jaso, egiaztatu eta esku hartu behar duela, animalien jatorrizko ustiategiko erregistroetan dagoen elikakateari buruzko informazioa dela eta. Elikakateari buruzko informazioak bere baitan jasoko ditu hiltzeko taldeen/anmalien osasun-egoerari buruzko datuak.

Xedea da gida lagungarri izatea elikakateko alderdi guztientzat: abeltzaintza-ustiategietatik hasi eta haragia prozesatu arte, elikagai-enpresetako operadoreak, arloko albaitariak eta albaitari ofizialak barne.

FVEren gida: elikakateari buruzko informazioa