Animalia Osasun Sailetik, URAGAN proiektuaren barruan (“Abeltzaintzan antibiotikoak zentzuz erabiltzea”, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako, Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Sailak finantziatuta) eta Euskadiko Mikrobioen aurkako Erresistentzien aurkako Jarduera Programarekin (EAEko RAM) koordinatuta, esne-behien sektorean antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko gomendio-gida batzuk prestatu dituzte.

Bi dokumentu dira, bata abeltzainentzat eta bestea sektorean lan egiten duten albaitarientzat. Testu honen amaieran dauden esteken bidez pdf bertsioetara sar zaitezkete.