H5N8 hegazti-gripearen agerraldien gaur egungo egoera Europan 15/02/10
Joan den urtarrilaren 20an, Alemaniako agintariek baieztatu egin zuten H5N8 Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen foku berri bat. Horrekin, Alemanian 5 foku jakinarazi dituzte.
Agerraldia komertziala ez den ustiategi baten atzeman zuten. Bertan, hainbat espezietako 98 hegazti eta abeletxeko beste animalia batzuk zeuden.
2014ko azaroaren hasieratik atzeman zen H5N8 Oso Patogenoa den Hegazti-gripea Alemanian, Herbehereetan, Erresuma Batuan eta Italian. Kaltetutako estatu kide guztiek berehala hartu dituzte neurriak, hegazti-gripearen aurkako EBko legediarekin bat etorriz (2005/94/EC Zuzentaraua). Foku honetan, zehazki, gainerako oiloak, ahateak eta antzarak hil dira, eta ustiategian zeuden beste hegazti-espezieen laginak hartu dituzte, birusik ez dutela ziurtatzeko.
Europan, hau da birus honen egoera:
Herrialdea | Noiz egin zen 1. jakinarazpena | Foku-kopurua |
---|---|---|
Alemania | 2014/11/06 | 5 |
Erresuma Batua | 2014/11/16 | 1 |
Holanda | 2014/11/16 | 5 |
Italia | 2014/12/16 | 1 |
Ez da egon kaltetutako ustiategitik arrisku-mugimendurik beste estatu kide batzuetara, ez eta beste herrialde batzuetara ere.
Jakinarazitako fokuen jatorria, ziurrenik, ur-hegazti migratzaileekiko kontaktua izan da. Beraz, gogorarazten da beharrezkoa dela hegazti-ustiategietako biosegurtasun-neurriak indartzea, bereziki baso-hegaztiekiko kontaktua ekiditeko neurriak.
H5N8 Hegazti-gripearen aurreko egarraldiak– ELIKA
Zientzia-txostena: H5N8 Hegazti-gripea– EFSA
H5N8 Hgeazti-gripeari buruzko aurkezpena – EFSA