ECDC Europako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrol Zentroak egindako eta azaroaren 18an kaleratutako arrisku-ebaluazioaren arabera, IAAP (H5N8) birusen transmizio arrisku oso txikia dago gaixotasuna animaliengandik Europako herritarrengana transmititzeko.

Gaur-gaurkoz, mundu osoan ez da jakinarazi birus horren giza infekziorik.

Berriki analizatu diren zenbait IAAP (H5N8) birusen genomaren sekuentzia osoek erakutsi dute oraingoz hegazti-birus horiek ez daukatela afinitate espezifikorik gizakientzat. Dena den, HA geneak H5N1 birusetatik eboluzionatu du; horrenbestez, gaixo dauden hegaztiekin kontaktuan dauden pertsonek infektatzeko arriskua izan dezakete.

Arrisku zoonotiko hori dela eta, kaltetutako herrialdeetan zenbait neurri aplikatzen ari dira:

  1. Hegaztien artean gaixotasuna kontrolatzeko kontingentzia-planak ezartzea.
  2. Norbera babesteko ekipoak ematea hegaztiekin kontaktuan egoten diren pertsonei, arnasketa-ekipoak barne.
  3. Kaltetutako ustiategietan egoten diren pertsonak edo infektatutako hegazti basatiekin kontaktu zuzena dutenak monitorizatzea hamar egunez, birusarekin zerikusia izan dezaketen sintomak identifikatzeko.

EBko estatu kide batzuetan, urtaroko gripearen aurkako txertoa eskaintzen diete eskortako hegaztiekin lan egiten duten pertsonei.