Inprimakiaren hasieraJoan den otsailaren 24an Hungariako agintariek baietsi egin zuten H5N8 oso patogenoa den hegazti gripearen (OPHG) foku bat, ahate-ustiategi batean.

Azken hiru hilabeteetan H5N8 OPHGaren hamabi foku atzeman dira Europar Batasunean, etxeko hegaztien artean. Horiei gehitu egin behar zaizkie Holandan atzemandako bost fokuak, Alemaniako laurak, Erresuma Batukoa eta Italiakoa.

Aurretiazko emaitzen arabera, birusa estu lotuta dago Asiako anduiekin eta orain arte sekuentziatu diren Europako birusekin.

Hegaztiek honako sintoma hauek izan zituzten: sintoma neurologikoak, sudur-isuria eta hilkortasun-tasa handitzea. Sintoma horiek susmarazi zuten gaixotasunaren presentzia. Gizentzeko 21.170 ahate dituen ustiategi intentsibo bat da, Bèkès eskualdean dagoena.

Ustiategiko hegazti guztiak hil behar izan dira, baita ustiategi kaltetuarekin kontaktua izan zuten inguruko hiru ustiategietako etxeko hegazti guztiak ere. Gainera, segurtasun-eremu bat eta zaintza-eremu bat ezarri dituzte. Horietan atzeko patioko hainbat abeletxe daude, eta guztira 18.000 animalia dituzte.

MAGRAMAren arabera, gaur arte Espainian ez dago gaixotasunaren susmorik.