Hegazti Griperako Erreferentziako Laborategi Nazionalak (LCV Algete) baieztatu du HGOP H5N1 hauteman duela hegazti basatietan Ávilan.

Hegaztiak (3 antzara eta koartza hauskara bat) Laguna del Oson aurkitu zituzten hilda Gaztela eta Leongo ingurumen eragileek.

Hegazti basatietan estatu mailan agertzen den HGOP H5N1 gaixotasunaren bigarren fokua da, Segre ibaian (Lleida) urtarrilaren 4an foku bat agertu ondoren.

Laguna del Oso APA/2442/2006 Aginduaren III. Eranskinean ezarritako zaintza bereziko eremuetako batean dago, eta arrisku bereziko eremuetan bezala (Agindu horretako II. Eranskina) eta Europako egoera epidemiologikoaren ondorioz, arrisku oso handiko egoera dagoenez, neurri gehigarriak hartu dira etxeko hegaztietan gaixotasunaren agerraldiei aurrea hartzeko. Honako neurri hauek hartu dira: eskortako hegaztiak ezin dira aire librean hazi eta eskortako hegaztirik eta itxian dagoen hegaztirik ezingo da egon animaliak pilatzen diren zentroetan (abeltzaintzako lehiaketak, erakusketak, emanaldiak eta ospakizun kulturalak barne).

Hegaztiak hilda aurkitu ondoren eta HGOP susmoagatik, albaitaritza-zerbitzu ofizialek areagotu egin dituzte zaintza-lanak:

  • Eskortako hegaztiak: APA/2442/2006 Aginduaren III. Eranskinean ezarritako eremuetan dauden ustiategi guztiekin, fokuaren inguruko 10 kilometroko erradioan daudenekin eta hezegune horren eragin‑eremuan daudenekin harremanetan jarri dira.
  • Hegazti urtarrak: hegazti hauen errolda egiten ari dira eta zaintza areagotu da, ezohiko hilkortasun oro hautemateko.

MAPAk egindako oharrean Europa mailako egoera epidemiologikoa eguneratu da ADISek argitaratutako datuen arabera: 2021eko abuztutik 2022ko urtarrilaren 12ra HGOPren 1.665 fokuren berri izan da 29 herrialdetan (687 eskortako hegazti, 978 hegazti basati eta itxian daudenak).