Hegazti-gripea arrisku handi deklaratzea
MAPAk duela gutxi informazio-oharra argitaratu du, zeinean jakinarazi den patogenotasun handiko hegazti-gripearen (HGOP) arrisku handia deklaratu dela Espainian, eta prebentzio-neurriak hartuko direla.
Azken hilabeteetan, HGOP agerraldiak aurkitu dira etxeko hegaztietan (341) eta hegazti harrapatuetan, baita hegazti basatietan ere (684), batez ere Europako erdialdean eta iparraldean. Gainera, azken asteetan gorakada egon da hautemandako kasuen kopuruan; horrek guztiak adierazten du egoerak txarrera egiteko joera dagoela, eta, hortaz, Espainia osorako arriskua handiagoa dela.
Hegazti migratzaileen bidez birusa sartu izatearen arriskua aztertu ostean, MAPAk jakinarazi du arriskuak okerrera egin duela udalerri askotan, zeinak APA/2442/2006 Aginduaren II. eta III. eranskinetan jasotako “arrisku bereziko eremuak” eta “bereziki zaindu behar diren eremuak” direlakoetan dauden.
Hori guztia dela eta, azken asteetan gure eremu geografikoan jakinarazi diren kasuekin batera, hala nola Frantzia eta Portugalen deklaratutako fokuekin, eta beste faktore meteorologiko batzuekin batera, komeni da estatu-mailako alertaren maila handitzea arriskuak arintzeko eta APA/2422/2006 Aginduan jasotako neurriak aplikatzea.
Euskadi mailan
Agindua aktibatzearen ondorioz, aginduaren II. eranskinean jasota dauden eta arrisku bereziko eremuetan dauden udalerrietan, hala nola Arratzua-Ubarrundian, Barrundian, Elburgo/Burgelun, Legution, Vitoria-Gasteizen eta Zigoitian,
Honako biosegurtasun-neurri hauek aplikatuko dira 2025eko urtarrilaren 20tik aurrera:
- Debekatuta dago Anseriforme eta Caradriiforme ordenako txoriak erabiltzea apeu gisa.
- Debekatuta dago ahateak eta antzarak beste etxeko hegazti batzuekin haztea.
- Debekatuta dago etxeko hegaztiak aire zabalean haztea. Hala ere, agintari eskudunek baimena eman ahalko dute etxeko hegaztiak izateko aire librean, txorien oihalak edo hegazti basatiak sartzea saihesten duen beste edozein galdu instalatzen bada, eta baldin eta hegaztiek instalazioen barruan edo hegazti basatiak sartzea saihesten duen eta hegazti basatiek etxeko hegaztien elikagai eta urarekin kontaktuan egotea ekiditen duen babesleku batean jaten eta edaten badute.
- Debekatuta dago etxeko hegaztiei hegazti basatiek edan ahal duten ura biltzen duten biltegietatik datorren ura ematea.
- Etxeko zenbait hegaztiren ongizaterako kanpoan behar diren ur-deposituak babestuta egongo dira, uretako hegazti basatiak ez sartzeko.
- Debekatuta dago animaliak biltzeko zentroetan, abeltzaintzako lehiaketetan, erakusketetan eta abarretan barne, etxeko hegaztiak edo harrapatutako beste edozein motatako hegaztiak egotea.
Azpimarratu beharra dago gaur egun EBn/EEEn hegazti-gripe zoonotikoa izateko arriskuak txikia izaten jarraitzen duela biztanleria orokorrarentzat, eta txikia eta ertaina bitartean da lanean edo beste eremu batean esposizioa duten pertsonentzat.
Hegazti-gripeari buruzko informazio gehiago esteka honetan: