Hegazti Gripearen kasu berri bat Bizkaiko basa hegazti batean
Patogenizitate Handiko Hegazti Influenzaren (IAAP) H5N1 kasu berri bat atzeman dute egoera txarrean aurkitutako broju batean. Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzuak Muskizko La Arena hondartzan jaso eta Gorlizko Basafauna Berreskuratzeko Zentrora eraman zuten hegaztia. Bertan, laginak hartu zituzten gaixotasunak detektatzeko. Babes neurriak hartuz, brojua isolatu egin zuten laborategiko emaitzen zain. Handik hiru egunera hilik agertu zen.