Orain arte, 2008. urteaz geroztik, arrautzen ekoizleek produktuak landako produktu edo produktu ekologiko gisa merkaturatzen jarraitu ahal zuten, baita oiloak gehienez ere 12 astean aire zabalera ateratzen ez baziren ere. Arrautzak etiketatzeko irizpidearen azken aldaketarekin, 2017ko azaroaren 25etik aurrera, 16 astera luzatuko da epe hori.

 

Horrela, Europako Batzordeak zuzenean erantzungo die EBko abeltzainek “aire zabalerako” abeletxeek izan ditzaketen diru-galeren inguruan dituzten zalantzei. Hegazti-gripea izateko arrisku handia dagoen kasuetarako, EBko albaitaritza-arauek exijitzen dute oiloak instalazioen barruan eduki daitezela, hegazti migratzaileen eraginez kutsatzeko arriskua murrizteko.

 

Merkaturatzeari buruzko arauek lehendik ere aukera ematen zuten arrautzak parkerako sarbidea duten oiloen arrautza gisa etiketatzeko, baita hegaztiak gehienez ere 12 astean barruan edukitzen baziren ere. Alabaina, gaur egun uste da epe laburregia dela hori, EBn 2016an izan zen gripe-agerraldia kontuan harturik, gripea sortu zen eremuetan oso luze jo baitzuten agerraldiek.

 

Arau berriek, gainera, adierazten dute hegazti-loteetan aplikatuko dela aldaketa (eskualdeetan edo abeltzaintza-ustiategietan aplikatu beharrean). Horri esker, mugatze-aldian animalia-lote berriak sartu dituzten abeletxeek osorik baliatu ahal izango dute eskubide hori: abeletxe bereko banakako saldo bakoitzeko arrautzak libre gisa etiketa ditzakete 16 asteko epe osoan, aire zabalerako sarbidea mugatzen bada, abeletxeak mugak noiz bete behar dituen kontuan hartu gabe.

 

Gaur egun, EBn 390 milioi oilo inguru daude, eta horietatik 54 (% 14) aire zabalean hazitakoak dira. Landako oiloen arrautzak bereziki garrantzitsuak dira Erresuma Batuan (oiloen % 53 herrialde horretan hazten dira), Irlandan (% 40), Austrian (% 21), Frantzian (% 18), Alemanian (% 18) eta Herbehereetan (% 15). Hazkuntza-sistema “alternatibo” horien garrantziari dagokionez, Erresuma Batuak dauka EBko landako oilo gehien (% 41), eta ondoren Alemaniak (% 17), Frantziak (% 16) eta Herbehereek (% 10).

 

2016/17an hegazti-gripearen ondorioz ezarritako mugek inpaktu larria izan zuten Alemanian, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Belgikan, Frantzian eta Irlandan.

 

Europako Batzordearen prentsa-oharra