Ekainaren 30ean patogenotasun handiko H5N8 hegazti-gripearen (H5N8 PHHG) kasu bat baieztatu zen Frantzian; zehazki, Brillon hirian izan zen, herrialdeko Nord departamenduan.

Frantziako azken agerraldia martxoaren 17an jakinarazi zen, eta hau da gaur egungo kasuen kopurua:

  • 485 agerraldi abeltegi komertzial eta ez-komertzialetan.
  • 55 kasu hegazti basatietan.

Fokuaren jatorri izan diren instalazioak Tournai-en (Belgika) dauden beste instalazio batzuetatik 15 km-ra daude; bertan hegazti ez-komertzialak dituzte eta uste da fokua merkatu batean erositako uso eta oilaskoek eragina izan daitekeela.

Ekain hasieratik hegazti-gripearen kasu gehiago ere baieztatu dira Belgikan, nagusiki apaingarri gisa hazten diren hegaztietan.

Birusa zabal dadila saihesteko, osasun-agintaritzek zenbait neurri hartu dituzte kaltetutako zonaldean, eta 3 eta 10 km-ko babes- eta zaintza-eremuak ezarri dituzte fokuaren inguruan. Zonalde horietan hegaztien jabeek, profesionalak izan edo ez, dagozkien biosegurtasun-neurriak aplikatzea espero da.