Hegazti-gripea: oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripean positiboa eman du hegazti basati batek Kantabrian
Algeteko Albaitaritza Laborategi Zentralak jakinarazi du oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen birusa hauteman dutela belatz handi batean, Kantabrian.
MAPAk ohar bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du hilzorian zegoen hegazti basati bat aurkitu dutela Noja udalerrian (Kantabria), Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturaletik hurbil. Handik fauna basatia sendatzeko zentro batera eraman zuten, eta, bertan, hil egin behar izan zuten.
Duela gutxi beste informazio-ohar bat argitaratu zen. Bertan adierazten zen hegazti-gripearen zirkulazioaren arriskua handia-ertaina dela Espainian, Europako iparraldean eta erdialdean gaixotasun horrek duela gutxi izan duen bilakaera dela eta; hortaz, hainbat zaintza- eta kontrol-neurri ezarri ziren. Hegazti-gripearen Programa Nazionaleko zaintza pasiboa indartzeari esker aurkitu dute hegazti hori.
Urriaren 20az geroztik, oso patogenoa den hegazti-gripearen 470 foku egiaztatu dira Europan. Horietatik 441 H5N8 azpimotakoak dira. Hegazti hauetan antzeman dira foku horiek:
- 31 foku etxeko hegaztietan
- 7 foku hegazti gatibuetan
- 403 foku hegazti basatietan.
Osasun publikoari dagokionez, ez da arriskutzat hartzen; izan ere,
- anduia hori EZ da zoonotikoa; hortaz, ez dio gizakiari eragiten.
- Ez da transmititzen ez hegazti-haragiaren, ez arrautzen kontsumoaren bidez.