Hegazti-gripearen egoera epidemiologikoa eguneratzea
MAPAk duela gutxi informazio-oharra argitaratu du; horren bidez, jakinarazi du patogenotasun handiko hegazti-gripearen (HGOP) arrisku handiak okerrera egin duela Espainian, eta prebentzio-neurriak hartuko direla
Azken hilabeteetan, 139 HGOP agerraldi aurkitu dira eskortako hegaztietan, 33 agerraldi harrapatutako hegaztietan eta 708 hegazti basatietan (684). Agerraldiak batez ere Europako erdialdean eta iparraldean izan dira, irudi honetan ikus daitekeen moduan:

MAPAk astean behin aztertzen du hegazti migratzaileen bidez gaixotasuna sartzeko dagoen arriskua, eta, horren bidez, egiaztatu da arriskua nabarmen handitu dela, arrisku handia eta oso handia duten udalerrien kopuruak gora egin baitu. Irudi honetan ikus daitezke kolore ilunenekin adierazitako udalerriak:

Hori dela eta, MAPAk uste du komeni dela estatu-mailako arrisku-maila igotzea eta APA/2442/2006 Agindua aktibatzea; agindu hori aplikatuz, II. eranskineko arrisku handiko guneetarako eta III. eranskineko arreta berezia behar duten guneetarako prebentzio-neurriak hartuko dira 2025eko azaroaren 10etik aurrera, hori barne.
Azpimarratu beharra dago gaur egun EB/EEEn hegazti-gripe zoonotikoa izateko arriskuak txikia izaten jarraitzen duela biztanleria orokorrarentzat, eta txikia eta ertaina bitartean dela lanean edo beste eremu batean esposizioa duten pertsonentzat.
Hegazti-gripeari buruzko informazio gehiago esteka honetan: