Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) zientzia-irizpena argitaratu du, non hegazti-gripe zoonotikoaren Europako egoera epidemiologikoa ebaluatu duen


Duela gutxi AEBn A hegazti-gripearen (H5N1) gizakien kasu bat hauteman da; hortaz, agerian geratu da gizakietan gripearen birusa tipifikatzeak eta azpitifikatzeak duen garrantzia. Hori dela eta, ECDCk gomendioak eskaini ditu HG zoonotikoaren birusak gizakietan eragindako infekzioak identifikatzeko 2024-2025 gripe-aldirako. Horien artean, honako hauek dira aipagarrienak:

  • Hegazti-gripe zoonotikoarekin kutsatuta dauden animaliekiko esposizioa izan duten pertsonak monitorizatzea. Esposizioaren azken egunaren ondorengo 10 eta 14 egun bitarteetan hautemate-probak egin behar dira, eta, sintomak agertuz gero, beren burua isolatu beharko dute, eta berehala proba egin.
  • Osasun-langileak sentsibilizatzea: Animalietan HGko fokuak jakinarazi diren eremuetan, osasun publikoko agintariek tokiko egoera epidemiologikoaren berri eman beharko diete osasun-langileei.
  • Gripearen probak, tipifikazioa eta azpitipifikazioa ospitale-eremuetan: laborategiak eta ospitaleak/medikuak animatzea gripea hautemateko proba gehiago egiteko aukera aztertzera eta hegazti-gripearen birusaren infekzioarekin bat datozen sintomen kasuan tipifikazioa eta azpitipifikazioa egitera, zehazki, hegazti-gripearekin kutsatuta egon daitezkeen animaliekiko edo gaixorik edo hilik dauden animaliekiko esposizioaren aurrekariak dituzten pazienteen kasuan.

Hala ere, PHHGko gure aurreko eguneratzean aipatu genuen bezala, gogorarazten dugu gizakien infekzioek ezohikoak izaten jarraitzen dutela, eta txostenak hartzen duen epean ez dela pertsonen arteko transmisioko probarik jaso.

Azpimarratu beharra dago gaur egun EBn/EEEn hegazti-gripe zoonotikoa izateko arriskuak txikia izaten jarraitzen duela biztanleria orokorrarentzat, eta txikia eta ertaina bitartean lanean edo beste eremu batean esposizioa duten pertsonentzat.

Hegazti-gripeari buruzko informazio gehiago esteka honetan: