H5N1 HGOP hauteman da Gipuzkoan aurkitutako bi sai arreetan

Bi kasu isolatu dira, gaixotasuna garraiatzeko gaitasun handirik ez duen espezie batean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Basozainek bildutako putreak maiatzaren hasieran aurkitu zituzten Azpeitia eta Beasain udalerrien artean, eta maiatzaren 14an Aiako Harrian (Irun), hurrenez hurren.

Aurkikuntza hori hegaztien migrazio-aldian egiten den zaintzari esker egin da, Europa osoan fokuak agertu izanaren ondorioz. 2022ko maiatzaren 16ean, HGOPren 4.669 kasu aitortu dira Europako 36 herrialdetan, batez ere H5N1 anduia. Kasu horietako 2.207 etxeko hegaztienak izan dira, 2.373 hegazti basatienak eta 89 gatibu dauden hegaztienak.

Abereen osasunaren arloko osasun-agintariek, Euskadiko hegazti-sektorearekin batera, honako neurri hauek hartzea adostu dute:

  • Animalien egoera klinikoa egiaztatzea, infekzioaren hautemate goiztiarrerako.
  • Hegazti-ustiategietan biosegurtasun-neurriak indartzea, bereziki hegazti basatiekin harremanetan jartzea saihesteko neurriak. Besteak beste, etxeko hegaztiak konfinatzea gomendatu da.

Neurri horiek autokontsumorako ustiategiei ere aplikatu behar zaizkie, birusa zoonotikoa delako, nahiz eta transmisio-arriskua txikia izan.

Bestalde, gogorarazten da hegaztiak oinarri dituzten okela, arrautza, foie gras eta zeinahi elikagaik, kutsatuta egongo balira ere, ez luketela arriskurik ekarriko pertsonentzat.

Hurrengo estekan hegazti gripearekiko informazio guztia aurkituko duzu: