Hegazti-gripeari buruzko EFSAren kanpaina berria
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Europako Batzordeak (EB) kanpaina berri bat argitaratu dute; nekazaritza-ustiategien biosegurtasuna du ardatz, eta hegazti-gripeari (HGOP) lotutako komunikazio-tresnak ditu, hegazti-gripea sartzea saihesteko.
Kanpainaren izenburua #NoBirdFlu (#Hegaztigriperikez, ingelesez) da, eta EB mailan egin da. Kanpaina horren baitan, komunikazio-materialen sorta berri bat argitaratu da, nekazaritzako profesionalei zein hegazti-ustiategiekin harremanetan dagoen beste edonori laguntzeko eta HGOP sartu eta hedatu dadin prebenitzeko, nekazaritza- eta etxe-ustiategietan hartutako biosegurtasun-neurrien bitartez.
Tresna-multzo horren barruan infografiak, kartelak eta sare sozialetarako materiala dago. EBko hizkuntza guztietara itzuli dira, eta honako alderdi hauei buruzko jardunbide praktikoak eskaintzen dituzte: higienea, babes-ekipamenduak eta animalien, pertsonen eta materialen mugimendua kontrolatzeko ekipamenduak. Honako hauek dira biosegurtasunaren arloko mezu garrantzitsuenak:
- Pertsonen, ibilgailuen eta ekipamenduen sarbide-kontrola.
- Ustiategian sartzen den edozein elementu zorrotz desinfektatzea.
- Arropa eta norbere garbiketa.
- “Denak barruan, denak kanpoan” sistema eta osorik garbitzea.
- Instalazio seguruak, drainatze egokiarekin, karraskarien kontrolarekin eta aireztatze egokiarekin.
- Hondakinen kudeaketa egokia.
- Ur garbia eta kutsatu gabeko pentsuak.
- Langileak eta bisitariak kontzientziatzea eta gidatzeko seinaleak eta hesiak.
- Basa hegaztiak ekiditea eta espezieak banatzea.
- Hautemate goiztiarra; horretarako, Albaitaritza Zerbitzu Ofizialei berehala jakinarazi beharko zaizkie sintoma susmagarriak.
Migrazio-garaia hastear dago, eta, kanpaina horretan jasotako biosegurtasun-neurriak aplikatzeak birusa ustiategi batean sar ez dadin kontrolatzen lagun dezake.
IAAPi buruzko informazio gehiago esteka honetan: