EFSAk 2023 urteko txostena argitaratu du, Europako hegazti-gripearen egoera
epidemiologikoa ebaluatzeko.


Urtero, EFSAk Europar Batasuneko estatu kide guztietan egindako zaintza-lanetatik eskuratutako datuak bildu eta aztertzen ditu. 2023an zehar, txostenean honako jarduera hauek nabarmendu ziren:

  • Azterketa birologikoak sintoma esanguratsurik ez duten eskortako hegazti batzuengan (ahateak eta antzarak, besteak beste), patogenotasun handiko hegazti-gripearen (HGOP) A(H5) eta A(H7) subfilum motako birusak monitorizatzeko.
  • Inkesta serologikoak arrisku handiko hegazti-populazioan, patogenotasun txikiko hegazti-gripearen (PTHG) A(H5) eta A(H7) subrilum motako birusen jarraipena egiteko. Horien ordez azterketa birologikoak egin daitezke beharrezkoa denean.
  • Detekzio goiztiarra hegazti basatiengan, sintoma klinikoak dituzten hildako, zauritutako, gaixotutako edo ehizatutako hegaztiei egindako inkesta birologikoen bidez.

2023an 31 herrialdek 21.183 hegazti-ustiategi bisitatu zituzten. Horietatik, 18.557 ustiategitan ikerketa serologikoak egin zituzten, 2460 ustiategitan ikerketa birologikoak eta 166 ustiategitan, berriz, biak egin zituzten.

Test serologikoetarako lagindu ziren 18.723 ustiategietatik 29 ustiategitan (% 0,15) emaitza seropositiboa izan zen A(H5/H7) hegazti-gripearen anduien kasuan; zehazki, 27 ustiategitan emaitza positiboa izan zen A(H5) anduiaren kasuan, bakar batean A(H7) anduiaren kasuan, eta beste batean bi anduien kasuan. Alemanian, Bulgarian, Polonian, Espainian, Suedian, Norvegian, Islandian eta Finlandian aurkitu ziren.

Test birologikoetarako lagindutako hegazti-ustiategietatik, 180ustiategitan(% 6,85)emaitza seropositiboa izan zen A(H5/H7) hegazti-gripearen anduien kasuan; zehazki, 178 ustiategitan emaitza positiboa izan zen A(H5) anduiaren kasuan, 161 HPAI (H5N1) anduiaren kasuan, eta bitan, berriz, A(H7) anduiaren kasuan. Emaitza positiboak jaso zituzten 12 estatu kidetan, eskortako hegaztien 14 kategoria desberdinetan.

Iturria: EFSA. Laginketa-dentsitatea, honela adierazita: serologia eta birologiarako lagindutako ustiategi kopurua, administrazio-unitate bakoitzeko eta 100 km2-ko.


Guztira 51.411 hegazti basati lagindu ziren, eta 25 herrialdetako 6717 hegaztiren kasuan PCR bidezko emaitza positiboa izan zen HPAIV anduian. A(H5N1) subfiluma izan zen identifikatutako A hegazti-gripearen birus nagusia (6531; % 97), 2022koaren antzera.

20 herrialdek jakinarazi zuten 1940 hegazti basatiren emaitza positiboa izan zela LPAI anduian edo patogenotasun ezezaguneko hegazti-gripean. Horietatik 1372 (% 67,5) ez ziren A(H5) edo A(H7) izan, eta 568 hegaztiren (% 29,3) emaitza positiboa izan zen A(H5) anduian.

Emaitza horiek Europa osoan eskortako hegaztiengan agerraldi-arriskua arintzeko hautemate goiztiarraren eta hegazti-gripearen jarraipenean egiten ari diren esfortzuaren isla dira.

Iturria: EFSA. Laginketa-dentsitatea, horrela adierazita: 100 km2-ko lagindutako hegazti basati kopurua.

Garrantzitsua da azpimarratzen jarraitzea gizakiak infektatzea ez dela oso ohikoa, eta txostenak barne hartzen duen aldian ez da pertsona batetik bestera kutsatu dela egiaztatzen duen frogarik. EB/EEEren kasuan, hegazti-gripe zoonotikoaren arriskuak txikia izaten jarraitzen du biztanleria orokorraren kasuan, eta txikia-ertaina lanean edo beste eremu batzuetan kontaktuan dauden pertsonen kasuan.

Hegazti-gripeari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan: