Hegazti-gripeari buruzko txosten berria
Duela gutxi, MAPAk patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) egoera epidemiologikoa
eguneratzeko txostena argitaratu du.
Mundu-mailan:
2023an, Antartidan eta Groenlandian H5N1en lehenengo kasuak baieztatu ziren hegaztietan; birusa dagoeneko ez dago ohiko lurraldeetara mugatuta. 2024/2025 aldiaren hasieran, agerraldiak murriztu ziren, hurrengo irudian ikus daitekeen moduan:

Europa mailan
Etxeko hegaztietan 564 foku jakinarazi dira, 1.090 hegazti basatietan eta 170 harrapatutako hegaztietan; herrialdearen eta azpimotaren araberako banaketa honako hau da:

Estatu-mailan
2025eko apirilaren 9an hartutako neurriak bertan behera utzi ondoren, 2024-2025 aldia lasaiagoa izan da aurrekoekin alderatuta. Jarraian, 2024-2025 aldian Espainian deklaratutako fokoen kokapena jaso da:

Hala ere, MAPAk gogorarazi du beharrezkoa dela hegazti-ustiategietan biosegurtasun-neurriak indartzea, bereziki hegazti basatiekin kontaktua saihesteko neurriak, eta hegazti-ustiategietan nahiz hegazti basatietan zaintza pasiboa indartu behar dela, eta gaixotasunaren edozein susmo dagoenean albaitaritza-zerbitzu ofizialei jakinarazi.
PHHGaren hedapena ugaztunetan:
2023arekin alderatuta, 2024an agerraldiak bikoiztu egin ziren, 55 herrialdetan 1.022 agerraldira iritsi arte.
AEBn, PHHG H5N1ren kasuek nabarmen areagotzen jarraitu dute esne-behietan, irudian ikus daitekeen moduan:

Azpimarratu beharra dago balitekeela H5N1 birus horrek ugaztunekiko egokitzapena izatea (H5N1ren 2.3.4.4.b kladoa, B.13.3 genean birmoldaketa duena), eta, gainera, beste andui baten kasu berriak detektatu dira. Orain arte, birus horiek ez dira detektatu Europan.
Vietnamen, 2024. urtearen amaieran, PHHG A(H5N1) birusaren emaitza positiboa eman zuten zoologiko bateko 41 tigrek, 3 lehoik eta 1 lehoinabarrek.
Europan, abenduan PHHG konfirmatu zen Esloveniako azeri batean eta Norvegiako ipar-katamotz batean. Eta urtarrilean, Islandiak jakinarazi zuen etxeko katu batean H5N5 motako PHHGren munduko lehenengo kasua egon zela, eta 2025eko martxoan lehenengo aldiz H5N1 azpimotako PHHGren kasua egiaztatu zen Erresuma Batuan, merkataritzarako ustiatzen ez zen ardi batean.
EBko esne-behiak gaur egun AEBn dagoen birusarekin infektatzeko arriskuaren aurrean EBn hartutako neurriei dagokienez, orain arte Europan EZ da halakorik detektatu, eta EFSAk 2025ean bi iritzi zientifiko argitaratu ditu, sarbide posibleak aztertzeko, arriskua kudeatzeko neurriak gomendatzeko eta andui eragileari buruzko informazioa zabaltzeko.
Azpimarratu behar da, hedapena kontrolatzeko, EBk gaur egun AEBko esne eta produktu guztiak pasteurizatzera behartzen duela, merkatu bakarrean sartu ahal izateko.
Informazio gehiago hurrengo estekan: