EFSAko Animalien Osasuna eta Ongizatea arloko adituen panelak (AHAW ingeleseko siglak) hainbat zientzia-irizpen eman ditu hiltegietan zenbait espezie burtzoratu eta hiltzeko metodoen kontrol-prozedurei buruz.

Kortako hegaztiei dagokienez, AHAWk adierazleak proposatu ditu, animaliak hiltzeko sistema egokiak monitorizatzeko eta, horrela, ongizatea bermatzeko:

1. Uretan elektrizitatearen bidez burtzoratzea

Hegaztiak burtzoratu ostean, adierazleak egiaztatu beharko lirateke, kontzientzia zantzuak atzemateko hiltze-prozesuko bi etapa giltzarritan: hegaztiak ur-tangatik atera eta lepoa mozten zaien bitartean (1. etapa giltzarria) eta odolusten diren bitartean (2. etapa giltzarria).

Honako hauek dira 1. etapan gomendatzen diren adierazleak:

  • Konbultsio tonikoak
  • Arnasketa
  • Bat-bateko begi-kliska
  • Horiez gain, kornearen edo betazalen erreflexua eta bokalizazioak

Honako hauek dira 2. etapan gomendatzen diren adierazleak:

  • Hegoei eragitea
  • Arnasketa
  • Horiez gain, kornearen edo betazalen erreflexua, bat-bateko irenstea eta burua astintzea

2. Gas-nahasketaren bidez burtzoratzea

Hil aurretik gas-nahasketaren bidez burtzoratu ostean, hainbat adierazle gomendatzen dira gas bidez burtzoratzetik atera eta galdarraztatzeko tangan sartu bitartean, batik bat, hegaztiak gakoetan esekitzean (1. etapa giltzarria) eta odolusten diren bitartean (2. etapa giltzarria).

Honako hauek dira 1. etapan gomendatzen diren adierazleak:

  • Arnasketa
  • Muskulu-tonua
  • Hegoei eragitea
  • Bat-bateko begi-kliska
  • Horiez gain, kornearen edo betazalen erreflexua eta bokalizazioak

2. etapan, berriz, honako hauek dira adierazleak:

  • Hegoei eragitea
  • Muskulu-tonua
  • Arnasketa
  • Horiez gain, kornearen edo betazalen erreflexua

EFSAren txostena