Aragoiko Elikaduraren eta Nekazaritzako Elikagaiak Sustatzeko Zuzendaritza Orokorrak sustatu egin du eztiaren sektoreko higiene-jardunbide egokien gida. Sektorea bera aritu da horretan lanean, Abeltzaintzako Osasun Defentsako taldeetako teknikarien eta Abeltzaintza Baliabideen Zerbitzuko funtzionarioen bidez.

Gaur egun, Aragoin 1.219 erle-ustiategi daude erroldatuta; guztira 104.082 erlauntz dira, eta urtean 619 tona ezti inguru ekoizten dituzte. Ustiategi gehienak (% 68) txikiak dira: erroldaren % 30 eta ezti-ekoizpen guztiaren % 10 dira. Gainerakoetan ustiapen komertziala egiten da, bai beste jarduera batzuen osagarri gisa (ustiategien % 30 eta erlauntzen % 60), bai esklusiboki (ustiategien % 2, erlauntzen % 20 eta ekoizpenaren % 30).

Gidaren helburua da erraz aplikatzeko tresna operatibo bat ematea erlezainei, erabat egoki daitezen arauek ezarritako eskakizun guztietara; gainera, besteak beste, honako atal hauek biltzen ditu:

  • Eztiarekin lotutako arriskuak.
  • Eztiaren sailkapena.
  • Fluxuaren diagrama.
  • Higiene-jardunbide egokiak erletxean.
  • Jardunbide egokiak eztia biltzeko, ateratzeko eta egokitzeko prozesuetan.

Higiene-jardunbide egokien gida, eztiaren sektorerako – Aragoiko Gobernua
Aragoiko erlezaintzari buruzko webgunea – Aragoiko Gobernua